Historia

Donapaleu, Nafartar hirixka inportante bat Gizadiaren Bide Handi batean.

Saint-Palais izena gutti gorabehera 12. mendean agertu zen. San Pelaio 926an, Kordoban martirizatua izan zenaren patronatua oroitarazten du.

Herria 13. mende inguruan Nafarroako erresumaren fundazio bat bilakatu zen.

Bere « Priore-ospitaleari » esker herria, Jondoni Jakobe beilaren etapa nagusietarik bat bilakatzen da.

Biduze trebeskatzeko ahala ematen duten lau ibi nagusien ondoan eta herriaren gaineko aldean den San Salbatore mendixkaren inguruan, Tours, Vézelay eta Puy-ko bide nagusiak Xibaltare auzoan elkartzen dira. Hortik, bide nagusi batek ibiltariak Orreaga eta Iruñarat eramaten ditu Izura eta Donibane Garazi etapetatik pasatuz.

Harri batek Compostelako bideen Europako Bidegurutzea markatzen du. Harria, UNESCO-k « Gizadiaren Munduko Ondare »  gisa ekarri duen ibilbide baten ondoan kokatzen da.

Baina 1000 urte baino gehiagotik bide horietan ibili diren milioika beilariek komunikabide aise zaharrago bat hartzen zuten.

Chemin de Saint-Jacques

Chemin de Saint-Jacques

oxocelhaya

Donapaleutik hurbil diren  gune zoragarrietan (Izturitze eta Otsozelaia edo Erangoko harpeak) eraman indusketek frogatzen dute jendea duela 50 000 edo 80 000 urtedanik hor bizi dela.

Argi dugu orain, Historiaurreko kultura desberdin horiek Europa eta Iberiar penintsula  arteko komunikabide hortarik pasatu zirela Neolitikoa arte.

Aise berantago, lehen milurtekoaren hastapenean, Erromatarrek ber ibilbideak segitu zituzten Bordele eta Astorga elkarri lotzeko Ebro haranean. Gure ingurumenean oraindik horien 4 mendeko presentziaren hatzak atzematen dira.

Eta hainbat populu « barbaroen »  ondotik, bisigodoak ere lurralde  hauetan nagusi ziren eta ibilbide hauek hartzen segitzen zuten.

Karlomagnoren armadak ere Biduze haran eta Garaziko lepoetatik pasa ziren.778an, Karlomagno enperadoreak Iruña herria bipildu eta erre zuen. Baina Orreagan, mendizale nafartarrek eta hain segur beren mairu aliatuekin batera Roland, Karlomagnoren gibelaldeko tropa manatzen zuenaren beha egon ziren ; olifantean debaldetan ufatu zuenak

Modu desberdineko trukaketa hoberenak edo gerla afrusenak ezaguturik, Pirinioak trebeskatzen dituen komunikabide hau (Biduze haran, Donapaleu eta Baxe Nafarroatik pasatuz) garai luze batez Giza Ibilbide Handia izan zen.

10. mende inguruan gutti gorabehera, Iruña aldean Nafarroako erresuma marrazten hasten da.

Handituko da eta emeki emeki Pirinioetako bi eskualdeetan eraikiko da Antsoen dinastía pean, goren mailako Antso Handia erregearekin. Erran dezakegu, komunikabide inportante honek (ekarri dituen aberastasun eta partekatze guziekin) Nafarroako Erresuma sakonki egituratu duela. Historialari anitz ados dira errateko komunikabidea Nafarroako Erresumaren izatearen funtsa eta arrazoi guzia dela.

Blason de la Basse Navarre

Luzaz, 12. mendetik 16. menderat, Frantses  Printze leinu batek Nafarroan erreinatu zuen. Nafarroako armarria urrezko kate eta esmeralda batekin irudikatuz, Donapaleu, Nafarroako hirixka inportante bat bilakarazi zuen. Karlos II.a Nafarroakoak, 17. mende arte funtzionatu zuen dirua egiteko ateleria  eraiki zuen.

14. mendean Donapaleu, feria eta merkatu herria zen: arnoa, zerealak, abere, gatza, arrainak trukatzen ziren bertan. 12. eta 15.mendearen artean Ingelesen menpe ziren Baiona eta Akitaniako produktuak trukatzen ziren ere..

1512an Fernando Katolikoaren Castillako armadek, Iruña eta Nafarroa hartu zituzten. Nafarroa, orduz geroztik, bere foruak eta abantailak atxikiz, Espainiari lotua izanen da.

Nafarroako azken erregeek, Nafarroako Katalina eta Jean d’Albret, Donapaleun aterpetu ziren. Horien semea, Nafarroako Henrike II.a,  Donapaleutik erreinua berriz konkistatzerat entseatu zen arrakastarik gabe ; bere arrasemeak, Nafarroako Henrike III.aren izena eta titulua hartu zituen, famatua bilakatuz.

1589ko agorrilaren 1ean, Karlos IX.a Frantziakoa hil zen atentatu baten biktima izan zelako. Ez zuen ondokorik. Hil baino lehen  bidezko ondokoa formalki ezagutu zuen. Henrike III.a, Henrike IV .a Frantziakoa eta Nafarroakoa bilakatu zen. Bere titulua atxiki eta Pirinioetako Iparraldean den Nafarroako erreinu parte ttipian nagusitzen segitu zuen. Gertakari hauek argiturik anitzetan erabiltzen den «  Frantziakoa eta Nafarroakoa »  erranbidearen zentzu eta jatorria hobekiago ulertzen ditugu.

Ordutik eta frantses Iraultza arte, Donapaleu, « Nafarroako Erreinuaren Hiriburua » gelditu zen. Herriak, tokiko erakunde buruzagia den Nafarroako Estatuen deliberoak eta San Paulo elizan kokatzen den Nafarroako justizia ministerioa (gaur egungo Amikuzeko herri elkargoaren egoitza)  errezibitzen eta babesten ditu.

Zeinbat  inarrosaldi eta gero, frantses iraultza denboran (Donapaleu « Mont-Bidouze » bilakatu zelarik zenbait denboraz), Nafarroa, Biarno eta Landesetako  ateetan kokatzen den hiriak garapen urria ezagutu zuen. 19. mendearen bukaeran, treina Donapaleurat arribatu zen eta 20. mende hastapenean elektrizitatea. Aldiz 50 eta 60. hamarkaden  beha egon behar izan zen ur edangarria eta saneamendua lortzeko…Baina 1884an jada, Marcelin Clèdes-ek egungo egunean beti existitzen den astekaria idazten eta argitaratzen zuen. Beste herri anitzetan bezala, Donapaleuk 2 mundu gerletan anitz galtze ukan zituen  eta bere haur anitzek deskolonizazioko gatazketan parte hartu zuten ere.